Izugarri harro erakusten ditut hiru landareak. Kaktusak itotzen zaizkion norbaitentzat ez dago txarto. Loreontziz aldatu behar izan ditut bi, handitu egin direlako. Hirugarrena ere bide berean da, eta beste bi uretara pasata ditut. Kontrakoa espero zenutenentzat, ez, ez da ironia.
Oso pozik nago. Batez ere, ez nukeelako nire alde apustu egingo. Udako beroei ere eutsi diete, pentsa. Ahizpa kokoteraino dago. Uste dut bromatan esaten didala, eta bere izena jarri diot landareetako bati. Espero dut bromatan esan izana. Loreak ez zaizkio gustatzen, niri bai, baina uste dut landareekikoa hobeto daramala.
Hosto handiak dituzte, ez dute lehor itxurarik, eta ur asko eskatu arren, ez zaizkit ito. Hemen, normalean, metafora bat jarriko nuke, esaldi sinpatikoren bat, edo halako zerbait. Baina gauza ederra da ahuakate-hezur batek zaintzeko besteko landarea eman dizulako poztea.