Kasnaranjak igandeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2022ko mai. 8a, 00:00

25 urtetik gorako zenbat neska-kuadrilla ikusten dituzu osorik asteburuko poteoetan? Zenbat mutil-kuadrilla? Zer egiten duzue opor-garaian bikote gabeek?

Zergatik gaude kuadrillako bi bakarrik igande arratsaldez kasnaranja bat hartzeko? Zergatik ikusten ditut ni baino helduagoak diren gero eta emakume gutxiago parrandan? Zergatik gara gaztetxeko zaharrenak, 25 urte baino ez baditugu? Kezkatzen hasi behar dut ahizpa gazteagoaren kuadrillak hartu nauelako adopzioan? Zenbat neska ikusten dituzu haien bikote mutilen kuadrillekin? Eta alderantziz? Zenbat urterekin hasi zarete lekuz kanpo sentitzen kontzertuetan, tabernetan, kalean?

Ez da kexa partikularra, asko maite ditut lagunak, lagunen bikotekideak eta ni bezain zintzilik gelditzen diren bidaia-lagunak. Ez da kexa partikularra, egiturazko duda da. Ez ote genukeen problematizatu behar kuadrillakeria eta bikotekeria, ez ote genukeen pentsatu behar guretzako denbora gero eta estuagoa delako gertatzen zaizkigula halakoak. Ez dakit. Galdera erretorikoak egiten ditugu erantzunak emateko koldarregiak garenok, pertsona zorrotzak garela sinestarazi nahi dizuegunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak