Urruti ikusten nuen kontua, baina gerturatu egin zait azkenaldian. Duela hilabete esan zidan lagun batek, lan egiten duen hirian pisu bila hasi dela: "Gasolinaren prezioa, eta autoan ordu gehiegi". Gerora idatzi dit, topatu duela pisua, eta joateko bisitan. Errepideko gasolindegi guztietako zenbaki gorriei begira hasi aurretik izan zen hori.
Bagenekien zer zetorren erregai kontuan, badakigu zer datorren, baina autobusak emakume langilez eta ikaslez beteta daude oraindik. Hala gabiltza orain ere. Ordutegi eta ibilbideak hobetzeko dagokiona estutu beharrean, gasolindegirik merkeenaren bila. Urruti dago Baigorri.