Hil

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2022ko ots. 17a, 08:16

Gehienetan goizegi, eta askotan gaizki. Baina joan egiten zaizkigu gertukoak. Estatistika laburrari begiratuta, errazago hunkitzen naiz elizan izaten diren
hiletetan. Elizara hiletetarako
soilik hurbiltzeak zerikusia izango du, baina badakit ez dela hori bakarrik.

Hiletetan, leku epela, leku itxia, akustika onekoa, eserita egoteko aulki luzekoa, aterpe eta guztikoa, eta dotorea da eliza. Oraingoz, ez zait egokitu hileta zibiletan elizen pareko lekurik. (Ohitura falta ere igartzen zaigu, dena esatera, ez baitugu beti asmatzen errituari dagokion kadentzia ematen. Motz gelditzen gara batzuetan, edo dantzatik kanturako tartea gehiegi luzatzen dugu). Arrasaten aterperik gabeko haize-lekua tokatu zait, propio prestatu gabea, soinu aldetik ez bereziki egokia. Gertukoak gozo eta solemnitatez agurtu nahi, eta egurrezko aulki erdi-puskatuak eta bozgorailu ito bat aurkitu.

Ea, ez dut hileta elizkizunen aldeko aldarririk egin nahi, aukeran, hustu eta kulturgune bihurtutako elizak gustatzen baitzaizkit. Elizatik gero eta urrunago daude heriotzatik gero eta gertuago dauden belaunaldiak.

Hil. Ez da hitz erosoa. Baina fede gabeok ere behar dugu solemnitate apur bat. Eta egongo ez garenerako lekugozo bat, agurtu gaitzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak