Txikiegia

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2021ko abe. 26a, 00:00

Youtubeko kanal bateko bideo guztiak ikusi ditut asteon, hasi eta buka; horra nire azken bizioa. Never too small du izena: ezer ez da txikiegia. Etxeez hitz egiten dute arkitektoek, hogeita hamapiku metro karratutan egindako mirariaz. Minimalismoa eta arinkeria, bost minutuko bideoetan. Eta ai, min bat. Hamalau gara kuadrillan: bakarra bizi da bakarrik, bikotekidearekin beste bat, eta pisukideekin beste bat, Iruñean. Laugarren bat atzerrian. Hamalautik hamar, gurasoenean. Eta gurasoenean bizi ez direnak, lautik hiru, osasun langileak. Inbidia ematen digute. Kuadrillakoek eta Parisko 29 metro karratuko etxeek.

Hori da –salbuespenak salbuespen– gure mina: gurasoenean bizi eta aurreztu –lana duzunean gorde eta lanik ez duzunean zuloa ez handitu–, edo gurasoenetik irten eta egunean egunekoak ordaindu –eta aurreztea, besteentzat–. Eta salbuespenak salbuespen, hau da gure mina. Egiturazkoari amorrua baino, salbuespenari inbidia diogula. Baina hori beste baterako. "Ezer ez da txikiegia", baina lekurik gabe gelditu naiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak