Ikastekoak ere bertan izan, eta urrutira joan beharrik ez. Bide ederra baita ikastea, baina nekeza: basamortua igaro behar du ikasten ari denak; oinutsik eta eguzkipean. Eta onartu behar du pertsonak ez dakiela uste zuen beste, eta ez dela uste zuen bezain abila. Eta hori oraindik ez dugu ikasi.