Hautsitik

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2021ko urt. 10a, 00:00

Zuei ere sumatzen zaizue. Aurpegi gordin, disimulu fin eta keinu zorrotzekooi. Zuei ere sumatzen dizuet nekea begipean.

Ikasita zeundeten nola hitz egin, zer esan, nola egon. Baina orain ez dizue balio. Eta zuei ere igartzen dizuet nekea. Zurrun eta gogor aritzea ez baita lehen zena. Uste sendoak izatea ez baita lehen zena. "Apurtu nintzen arte ez nekien zeinen hauskorra nintzen". Esaldia ez dut aurten entzun, ez dakit esan zidanarena ote den, baina balio dit. Askori apurtu zaizue lurra hankapean. Askok sentitu dugu hauskor garela, eta ikasi dugu eraiki daitekeela hautsitako harriekin. Eta horregatik iruditzen zait, tunelaren amaieran argia ikustera gonbidatu gaituzten garaian, nostalgiatxoa ere sentituko dudala argi betera irteterakoan. Orain deseskalatzearen nostalgiatxoa dudan moduan, sentituko dudala oraingora begiratuta, izan ginela sekula baino hauskorrago, sekula baino azalago, haragiago; egon ginela barrukotik gertuago.

Memoria beti baita bizitakoa desitxuratzea, papera gorde, eta irakurriko dut aurrerago. Nostalgiak zartatu dezan hemendik tarte baterako harritxoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak