Eta mugikorra gordetzear nintzela, mezua idatzi zidan lagunak. "Hobby bat behar dut. Ea zerbait bururatzen zaizun". Ez nion ilea kolorez aldatzeko esan, eta garaia ere ez zitzaidan aproposegia iruditu bidaiatzeko.
Merkeegia iruditu zait heldu hitzaren bi adierekin hitz-jokoa egitea. Halakorik ez dizuet utzi nahi izan. Idatzi dut. Idatzi nahi nuen. Eta kontrakoa pentsatzeko tentazioa izan badudan arren, egonkortasuna da estimulua estimuluaren atzetik behar duen belaunaldiaren desioa. Belarritako bat kendu, eta ilea luzatzen utziko dudala erabaki dut. Egonarri egonkorragoen faltan.