"Gelditu nahi duzu nirekin?" Eta azkenerako, ez da gonbidapen bat, ez da ez dakit zer neurriko aitorpena. Inork esan diezazukeen hitz txikirik onena da. Gelditu. "Gelditu nahi duzu nirekin? Segi dezala munduak biraka, nik gel-di-tu nahi dut zurekin. Geldi". Besteentzat labanak, baina egoten ezin asmatu. Irla bat jarri hamar eguneko oporrei, eta itsasoari begira partez, mugikorra eskuan neure buruari artikulurako esaldiak bidaltzen. Eta zuk, ez al duzu hau irakurtzea beste egitekorik? Ez al duzu egotekorik?