"Jendaurrean jarriko bagina biok, ekitaldi bat aurkezten adibidez, agian norbaitek pentsatuko luke nola nagoen, baina entzungo luke zer. Zuri begiratuko lizkizukete arropak, belarritakoak, makillajea...”. Eta naizen lepotik gorako izaki arrazional honek lepotik behera egin zuen krak. Traba egiten dizuete emakumeek, tokia eta minutuak hartzen dituztenean, oholtzaratzen direnean. Traba egiten dizuegu. Azafatak nahi dituzue, eta traba egiten dizuegu, beltzez jantzita edo gorriz, margotuta edo ez, isilik edo hizketan. Itxaron, hurbildu hona. Utzidazu begian putz egiten. Lasai, ez da ezer. Zerbait sartu zaizu begian.