B aldea: emakume helduago bat kezkaz, amorruz. Ez ote duen jasotzerik ematen duen beste. Enpatia kontua dela. "Oinarrizkoa", esan du, arnasa bakarrean. Seme-alabei ulertzeko hain zaila ote zaien. Ea ez ote diren ohartzen jasotzen duten samurtasunaz, arretaz; ez ote diren jabetzen norabide bakarrekoa denaz. Ea berak eskatu behar dituen horiek guztiak, erregutan aritzekoa ote den beretzat ia berezkoa dena.
Elkarri bizkarra ematen dioten bi aurpegi izanda ere, ez ote den antzerakoa alde batean eta bestean entzuten dena. Ez ote dugun gorantz erreproduzitzen albotik datorrenean amorratzen gaituen simetriarik eza. Pause. Emakumeak dira biak. Stop.