Ajea

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2016ko aza. 19a, 00:00

Afalordua. Ohiko herri bateko taberna arrunta. Duela bi-hiru hamarkadako taldeen musika mitikoa. "Joder. Ez al da ba talde berririk sortu 80ko hamarkadatik hona?". Ikur zalea nintzela bota nion parekoari, mitikoen mireslea. Barre txikia egin nion; banekien eztabaida zetorrela ostean.

Txikituaren ajeak. Beti handien bila. Sortzen dugunak izan behar du sakona, transzendentala eta apurtzailea. Eta ahal dela, sortzaileak izan behar du intelektuala, artista irudikoa eta erreferentea. Baina kulturak, izango bada, behar du taberna zuloa, behar du gaztetxe ertza, eta behar du lagunartea. Eta behar ditu gazte eta ez hain gazte eroak; zertan ari diren ondo jakin gabe sortzen dutenak. Euskal Herrian kulturari zerbait falta zaiola iruditu, eta zerbait hori sortuko dutenak. Ez direnak arduratuko zerbait hori sakona eta transzendentala izateaz, eta sortzeko sortuko dutenak. 

Bai, kultura oso izateko, behar ditugu sortzaile absurdo eta eskasak (ere). Entzun, irakurri eta ikustean traba egingo digutenak, edo barre txikia eragin. Bizi garen seinale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak