Euskalduna naiz, pero...

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zuazubiskar 2015ko abe. 3a, 05:00

Porque yo no, pero mi amama era muy euskaldun. Urtero vamos a la azoka, y a ver si sacan las sarreras de Hatortxu. Sei kilometro Korrika bi urtean behin, eta hiru kalimotxo Herri Urratsen. Taldean zazpi euskaldun eta erdaldun bat, erdaraz hizketan. Porque qué nos cuesta hablar en castellano. Eta Euskaraz bizi nahi dut kamisetan. Urteak Euskal Herrian, eta goizero "hasta luego".

Los inmigrantes van a acabar con nuestra cultura. Eta besapean erdarazko egunkaria, por las esquelas, ya sabes. Trikitixa panderoarekin, eta "hay talo con chistorra". Y qué ganas para Santotos, porque la última vez que salí fue en Maritxus. Txapela buruan, eta gonak gerrian.

Haurrak D ereduan, pero la reunión mejor en castellano, que nos entendemos todos y terminamos antes. Atzo Poziktibity eta alfonbra gorriak, baina euskarazko komunikabideei artaziak. "Bi kafesne", "no te entiendo" eta Arrasaten barruak sutan. Baina Hendaiara egunpasa, eta zerbitzariari "s'il vous plaît". 

Atzerrian euskaraz –ez gaitu inork ulertzen eta ui, euskaldunak!– eta herriko poteoan erdaraz. Eta ni euskaldun zaharra, pero como ella es de Iruñea hablamos en castellano, que no entiende mi euskalki. 

Azal gogorra euskaldunok, eta larru sendoa. Mamia falta zaigu. Eta sukaldea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak