Paziente eta erabiltzaileok kaltetuta gaude asistentziagalera horren aurrean. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kutxa Fundazioari, loturaprozesuaren arduradun diren aldetik, dagoen arazoari irtenbidea emateko eskatzen diegu, Onkologikoari dagokion espazioa emanez, dauden osasun-zerbitzu eta baliabideak optimizatuz –Bularreko Unitatea, Ginekologia, Kirurgia, eta abar– eta, aldi berean, ospitale honen ezaugarri izan den asistentziakalitateari eutsiz.
Gure ustez, gizarteak parte hartu behar du giza osasun publikoa eta kalitatezkoa eskatzeko orduan. Horregatik, manifestaziodeialdia babesten dugu, eta herritarrak gonbidatzen ditugu Onkologikoko profesionalek datorren larunbaterako, 2021eko urriaren 2rako, Donostiako Anoeta estadioko zabalgunean, antolatutako mobilizazioarekin bat egitera, eguerdiko 12etan.
---------
Axun Totorikaguena Imaz
Onkologikoko Pazienteen eta Erabiltzaileen Batzordea
Donostia