"Erreskatea eta Eurocopa"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2012ko eka. 21a, 02:00

Azkenean iritsi da. ‘Gu ez gara Greziarren modukoak’...

Espainiako finantza sistema osasuntsua da…’, ‘Erreskatetik oso urrun gaude…’ Hamaika aldiz entzun ditugu tankera honetako hitzak, eta fedenunen bat baldin bazegoen, aste honetan utzi dio sinisteari, ebidentea eta begi bistakoa baita espainiar egoera ekonomikoa uste baino ustelagoa dela. Usteak erdiak ustel.

Baina espainiar estatua erreskatatua zela jakin genuen egun berean, badakizue zein berrirekin zabaldu zituzten telebistako albistegiak? Eurocoparekin! Gorbatadun aurkezle serioak argi utzi zuen bere ‘buenas tardes’ ostean aste garrantzitsua zela Espainiarentzat. ‘Historia egitera goaz!’ errepikatzen zuen behin eta berriz. Zer dela eta? Selekzio ‘gorriak’ (eta ez ‘gorritxoak’) Eurocopako lehen partida jokatzen zuelako.

Jaun andreok, hori da komunikabideak maneiatzen dituztenen idiosinkrasia. Erromatarrek ere egiten zuten, ogia eta zirkoa herriarentzat. Zirkoa soberan dugu telebistan futbolarekin; ogia faltan, ordea. Eta zer esanik ez, Eurocopa horretan gutxienez selekzio bat falta dela. Gurea, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak