"Gu ere bisitari"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2012ko api. 26a, 02:00

Pertsonon ezaugarrietako bat kuriositatea da.

Ez dago zalantzarik, kuriosoak gara eta izaten jarraituko dugu. Gainontzekoen bizitzaz jakitea gustuko izaten dugu. Eta pertsona ezagunen bitxikeriak, etxetik mugitu gabe, ezagutzeko aukera ematen badigute, askoz hobe. 

Bisitaria saioa aurkeztu berri du Euskal Telebistak. Pertsonai ezagunen bizitzak hobeki ezagutzeko aukera ematen digun saioa. Nolakoa da Ainhoa Goikoetxea bere bizitza pribatuan? Zer egiten du Aitor Zubietak bere aisialdian? Horiek guztiak gertutik ezagutzen laguntzen digu Xabier Euzkitze telebista aurkezleak. Pertsonaia ospetsuen etxera joan eta beraien bizitzako ateak zabaltzen dizkiote-dizkigute.

Egia esan, gustuko dut. Aurkezlearen eta protagonisten arteko feeling-a nabaritzen da. Ohituta ez gauden beste arlo batzuetan ikusteko aukera ematen digu saio honek. Pertsonaia ezagunak gu bezalakoak direla jakitea gustatzen zaigu eta, gainera, hauek gertuago sentitzen ditugu. Gure kuriositatea pizten den heinean, ase ere egiten da; beraz, bisitari izaten jarraitu nahi dugu eta jarraituko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak