"'Fargo' telesail berria"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2012ko api. 10a, 02:00

Azkenaldi honetan, liburu ospetsuak pelikuletako istorio...

... bilakatzen ari dira.

Best seller-ak txarteldegietan errege dira: Crepúsculo, Millenium eta, azken egunotan, arrakasta izan duen Los juegos del hambre, besteak beste.

Istorioek formatu batean arrakasta izan baldin badute, beste formatuetan ere funtzionatu beharko lukete. Horixe pentsatuko zuten Fargo pelikularen sortzaileek. 1996an Oscar sariak jaso zituen Coen anaien filma beste formatu batean ikusiko dugu laster. Telesail bihurtu nahi dute.

Momentuz, ekoizpen-etxeen artean negoziaketetan dabiltza; beraz, ez dago ezer ziurtatuta. Eta, oraindik, ez dakigu Frances McDorman aktoreak, Fargo filmagatik Oscarretan aktore onenaren saria irabazi zuen aktore frantziarrak, telesail honetan parte hartuko duen. Gustura ikusiko genuke berriz ere, telebistan, Marge Gunderson-en papera egiten. Egun, telesail askotan ikus ditzakegu polizien istorioak, erailketak edota lapurretak. Baina inoiz ez Frances McDormanen xarma eta Coen anaien istorio bitxi, zentzugabe eta ahaztezin hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak