"Loreri ere agur esango diogu!"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2012ko mar. 22a, 01:00

Zazpi urte daramatzagu Aida telesaioa ikusten.

Zazpi urtez Luismaren, Aidaren, Loreren edo Fidelen istorioak ikusten. Zazpi urtez pertsonaia xelebre horien istorioak bizitzen. Siete Vidas telesaiotik ateratako sitcom-ak publikoa hasieratik harrapatu zuen.

Carmen Machi aktorearen agurrak telesailaren etorkizuna kolokan utzi zuen, baina berriz ere indarberrituta dator telesaila. Askok uste zuten Aida izeneko proiektu batek ez zuela Aidarik gabe iraungo, baina, hara, oker genbiltzan.

Orain, beste pertsonaia bati agur esango diogu. Aidaren alaba Lore agurtuko dugu. Ana Maria Polvorosa aktoreak telesaila utziko duela iragarri du. Gaztetxo honen hitz egiteko modua, janzteko era, ligatzeko duen zaletasuna...bai, jauna! Faltan igarriko ditugu. Hala ere, batzuei agur esan eta beste batzuei ongietorria ematen hasi beharko dugu. Laster, Fidelen ama ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita Luismaren neskalagun berria ere. Bizitza islatzen duen telesail honek, errealitatean bezala, batzuk agurtu eta beste batzuei ongietorria egingo die. Bizitzan horrela tokatzen baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak