... gizartea nostalgiko dago eta vintage estiloa presentzia handia hartzen ari da. Aurtengo Oscar sarietako garailea, The artist, ikustea besterik ez dugu.
Telebistan ere antzeko zerbait gertatu da. Mad men telesaila izan daiteke adibide. 50eko hamarkadan girotutako istorioak hiru Urrezko Globo eta bederatzi Emmy eskuratu ditu. Telesaiaren look vintage-ak zeresana eman du moda munduan. Askoren ustez, vintage-aren itzulera telesail horren eskutik dator, gainera.
Mad men-ek martxoan estreinatuko du bosgarren denboraldia. Iragartzeko, New Yorkeko metroan hainbat kartel zintzilikatu dituzte. Kartel horietan, metroko bidaiariek beraien irudiak marraztu dituzte. Metroko kartel guztiak eraldatuta agertu dira, oso modu originalean, gainera. Bidaiarien erreakzioa ikusita, lehiaketa bat ere jarri dute martxan. Modan, sari garrantzitsuetan, New Yorkeko metroan… edonon ikus daiteke telesail horren arrakasta. Bosgarren denboraldia estreinatu gabe egon arren, istorio berriak ezagutzeko prest gaude.