"Agur, Mr. House"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2012ko ots. 23a, 01:00

Aitortu beharra daukat, inoiz ez dut House telesaila ikusi.

Atalen bat edo beste, baina istorioari buruz ezer gutxi dakit. Hala ere, badakit nor den House doktorea eta ondo ezagutzen dut bere izaera. Horixe da arrakastarik garrantzitsuena. Ni bezalako asko ezagutzen ditut. Telesaia ez dutenak ikusi, baina House doktoreari buruz hitz egin lezaketenak.

Gregory Housek zortzi urte daramatza mundu osoko telebistetan agertzen. Emmy-ak, Urrezko Globoak… sari ugari eskuratu ditu.

Hala ere, pertsonaia horren indarra haratago joan da.

Edonork jakingo luke House doktorearen inguruko deskribapen bat egiten, eta ezinbesteko pertsonaia bihurtu da. Hogei urte barru, ziurrenik, Housekin akordatuko gara. Telebistaren historian agertuko den izar berria da House doktorea; historian geldituko dena.

Historian geratuko da bai, baina orain, agurtzeko unea iritsi da. Joan den astean estreinatu zuten telesaiaren azken denboraldia eta ekainean betiko amaituko da. Hala ere, batzuek agur esaten dioten bitartean, beste batzuek, ordea, ongietorria emango diogu seguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak