... baina, batez ere, gure ohituretan eragin handia izan du. Telesailak eta telebista saioak edozein momentutan ikus ditzakegu Interneti esker. Hala ere, telebista kateak osorik Interneten ikustea falta zitzaigun eta ez dugu luze itxaron behar izan. Hementxe dugu Emite 1. Interneten ikus dezakegun telebista katea.
Bertan, estilo ezberdinetako saioak daude: moda, edertasuna, musika, sukaldaritza jorratzen dituzten saio motzak edota nazioarteko telesail arrakastatsuak.
Horrez gain, Emite 1ek badu berezitasun interesgarri bat. Edozeinek bere saioa proposa dezake. Zerbaiten inguruko saio bat egin nahi duzu?
Zure proposamena bidali eta, agian, Emite 1eko programa berria zurea izan daiteke. Kateak bere publikoa protagonista bihurtu nahi du. Publikoak eta kateak elkarri eragitea eta beraien arteko feedback-a sekulakoa da. Etorkizuneko berrikuntza izan daiteke hori: Ikus-entzuleak kateari bere ekarpena egingo dio eta, ondorioz, katearen partaide sentituko da. Emite 1 kateak horixe du helburu; lanean jarraituko du.