Twitterren Trending Topic eta EITBren web atarian 23.000 erreprodukzio. Emaitza: El Conquis-en arrakasta historikoa.
Aitortu beharra daukat lehendabiziko kapitulua ez nuela zuzenean ikusi. Baina nork ez zuen hurrengo egunean Andoni edo Barbaro kubatarra ezagutzen?
Zerk eragin du arrakasta hori? Saioaren lehendabiziko kapituluak erakutsitako morboak, edo, besterik gabe, programak eragin duen tradizioak? Zalantzarik gabe, saioak morboari garrantzia eman nahi izan dio aurten. Polemikaz betetako pertsonaiak aukeratu dituzte eta hori izan daiteke arrakastaren arrazoietako bat. Edo agian ez. Beharbada, saio hau euskaldunon artean tradizio bilakatzen ari da eta, benetan, saioaren helburu konkistatzaileak erakartzen gaitu.
Saio batek morbo pixka bat izan behar du, betiere, saioaren helburua jendea erakartzea baita; baina morboak saioaren xede nagusia gailentzen badu, akabo. Ez zaigu ahaztu behar, konkistatzaileen bila dabiltza.