2012an zer? Ildo beretik. Hala ere, telesailak iragartzerakoan, lan hobea egiten ari dira. Hollywoodeko aktoreak aukeratu dituzte glamour eta kalitate pixka bat emateko. Esaterako, Dustin Hoffmanen debuta ikusiko dugu: publizitate ona izan liteke. Spielbergen ukitua ere The River telesaiean eta historiako telesaiorik garestiena ere estreinatuko da: Terra Nova. Horrela salduta erakargarria izan liteke.
Glamourra eta diru dezente aurtengo telesailetan, baina istorioei dagokienez, ez dugu ezustekorik izango: antzinako istorioak eta zonbiak. Bestalde, banpiroak eta otso-gizonak gustuko badituzu, ez duzu aspertzeko astirik izango. Luna, el misterio de Calenda estreinatuko da laster.
Itxura guztien arabera, 2012. urtea oparoa da telesailen ikuspegitik. Aktore bikainak, sekulako aurrekontua eta arrakastako istorioak. Publizitate kanpaina ezin hobea izan da. Baina, orain, produktua probatzeko unea da. Ea saltzen digutenak merezi duen.