Lehiaketek ere parrillako tarte handia hartzen dute. Mota guztietako lehiaketak ditugu ikusgai goiz, arratsalde eta gau, baina nork imajinatuko zuen debateak lehiaketa bihur litezkeela? Bai, antza denez, posible da.
Cuatro kateko programa berria da El Comecocos. Sei lehiakidek hitz egiteko eta argudioak emateko dohainak erakutsi behar dituzte. Debateak binaka egiten dituzte eta bi minutukoak izaten dira. Epaimahai batek balorazioa ematen du, baina azken hitza publikoak du. 600 pertsonak erabakiko dute nor den irabazlea. Lehiaketa baino boxeo borroka ematen du.
Publikoa garrasika ari den heinean, lehiakideek euren ideiak defendatzen dituzte.
Gai sakonak jorratzen dituzte: abortua eta tabakoaren legea, adibidez. Gai horiek bi minutuan jorratzeak arriskua dakar.
Argudioetan zentratu beharrean borrokan zentratzen baikarelako, eta, horren ondorioz, debateak sinesgarritasuna galtzen du.
Debatea zirku bihurtzen denean, seinale txarra.