"Watching Dead"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko aza. 10a, 01:00

Joan den astean Halloween ospatu zuten askok.

Festa horren ohitura gero eta presenteago dugu gure gizartean. Garai honetan, beraz, normala da beldurrezko filmak telebistan ikustea. Zubi honetako protagonistak izan dira dudarik gabe.

Hala ere, beldurrezko generoaren arrakasta hori aspaldikoa da. Badira hilabete batzuk beldurrak telebistan garrantzia hartu duela. Banpiroak, otso-gizonak eta zonbiak leku guztietan ikusten ditugu. Esate baterako, The Walking Dead telesailaren bigarren denboraldia laster estreinatuko da La Sexta katean. Crónicas Vampíricas telesaioa ere emititu zuen ETB2k eta True Blood Cuatro katean ikusi ahal izan dugu. Ohitura hori ere Estatu Batuetatik datorkigun eragina da, ia telesail guztiak handik datoz behintzat.

Genero berezi hori gustuko baduzu zortekoa zu. Hala ere, genero horrek ez bazaitu oraindik konbentzitu ez duzu beste aukerarik. Telebista munduan formatu berritzaileak egiten ausartzea zaila izaten da eta formatu batek funtzionatzen baldin badu zergatik beste formatu batetaz arduratu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak