"Ikuskizuna 1- futbola 0"

Erabiltzailearen aurpegia

Telebista piztea baino ez duzu futbola telebistaren diru-iturri garrantzitsuenetakoa dela ohartzeko.

Beraz, ondo zaindu beharreko formatua da. Futbolaren ikuskizuna aldatzen doan heinean, telebistan eskaintzen dena ere aldatu beharra dago.

Orain arte, telebistan futbolari buruz hitz egiterakoan, kirolari garrantzi handiagoa ematen zitzaion ikuskizunari baino. Dagoeneko ikuskizunak kirolari irabazi dio eta ligako txapeldun bihurtu da.

Kirol albisteak emateko modua aldatu da; modernizatzen hasi dira. Partiduez gain, garrantzitsua da gradetan gertatzen dena azaltzea edo kirolarien arteko harremanak eta istorioak kontatzea. Modernizazioak mesede egin die futbol albisteei. Honela, futbolaz ezer gutxi dakigunok ere futbolaz disfrutatzen dugulako.

Betiko kirol tertuliek ere aldaketak somatu dituzte eta klasikoagoak ziren tertuliak istiluz betetakoetan bihurtzen ari dira azkenaldian. Kazetariak eta adituak kirola baino garrantzitsuagoak izanez gero, akabo. Ikuskizuna garrantzitsua da, bai, baina, betiere, futbola eta kirola protagonistak baldin badira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.