Zerbait ikastera? Beno... agian bai; baina, batez ere, gau atsegin bat pasatzera. Harrigarria bada ere hotzik pasa gabe, etxetik mugitu gabe, kilometroak eta kilometroak egingo ditugu Finlandiaraino. Telebistako mandoak teleportatuko gaitu, igandero, ETB1era.
Itzuli da Finlandia saioaren bigarren denboraldia. Ainere Tolosa eta Aitziber Garmendia Euskal Herriko txoko guztietara umore onena eskaintzera etorri dira; eta, aldi berean, beraiekin batera aritzen diren gainontzeko mutilak gobernatzera, ez dela oso erraza izango. Nobedade ugari edizio honetan, baina betiko xarma galdu gabe. Gertuko eta egungo umorea dakarkigu Finlandiako zoro kuadrilak.
Egia esan, bizi dugun garai honetan, gertatzen diren zorigaitz guztiekin aspertuta nago. Umore dosi gehiago behar dugu telebistan.
Bizitzan barre egiteko momentuak ere badira, nahiz eta, telebistan gutxitan ikusi. Hala ere, lasai. Gure umore dosia hemen da bueltan. Igande gauetan, astea hobeto hasteko ETB1en Finlandia.