"Sari guztiak familiarentzat"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko urr. 20a, 02:00

Xay eta Gloria senar-emazteak dira. Gloria Jay baino 20 urte gazteagoa da eta seme gazte bat dauka.

Jayk, aldiz, bi seme-alaba ditu. Alabaren familia nahiko tradizionala da: hiru seme-alaba ditu eta ezkonduta dago. Jayren semea, berriz, homosexuala da, ezkonduta dago eta neskato bat adoptatu dute. Egia esan, horrela azalduta ulertzea ez da erraza baina argi dago hiru familia hauek publikoa konkistatu dutela. Neu barne.

Umorez betetako telesaila da Modern Family. Orainaldira egokitu da eta beste familia batzuk posible direla aldarrikatu du telesailak.

Komedia eta fikzioa nahasten ditu istorio errealistak kontatuz.

Dokumental gisan aurkeztu digute. Istorioa kontatzeaz gain, protagonistak telebistaren aurrean jartzen dira beraien iritziak guri pertsonalki kontatzeko; gu beraien psikologoak izango bagina bezala. Pertsonaiek sentitzen eta pentsatzen dutena inork baino lehenago ezagutzen dugu. “Gure bizilagunen” istorioak umorez eta era pertsonalean ezagutzeko aukera ematen digu. Agian, horixe izan da telesailaren arrakasta eta, agian, horregatik, Emmyetan sariz beteta bueltatu ziren etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak