"Betaurreko barik telebistarik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko urr. 13a, 02:00

Aitortu behar dut hiru dimentsio formatuak ez nauela konbentzitu.

Oraindik dimentsio honek ematen dituen abantailak ez direlako horren aurrerakoiak edo tradizioari eutsi nahi diodalako, ez dakit.

Momentuz, betiko formatuarekin jarraitzea erabaki dut.

Hala ere, gizarte honetanteknologiak agintzen du. Zinemaz gain, telebistan ere dimentsioz aldatu nahi dute eta berrikuntzak egiten hasi dira. Antena 3 katean emititzen duten Los Protegidos telesaila izango da munduan hiru dimentsiotan grabatuko den lehen programa. Momentuz, azken denboraldiko lehen kapitulua besterik ez dute grabatu, produkzio lana garestiagoa baita bi dimentsio formatuan baino.

Teknologiak agintzen du bai, baina ez bada oso iraultzailea (betaurrekorik gabe ikusteko aukerarik ez badugu, adibidez) eta, gainera, garestia bada, ez dakit funtzionatu duen; alabaina, urtarrilera arte ez dugu kapitulu hori ikusiko. Hori bai, arrakasta izanez gero, jaun-andreok hau izango da gure igandeko plana: sofa, pipak eta 3D betaurrekoak. Lo-kuluxkak ez dira berdinak izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak