goiena.eus

"Eszeptikoentzat bakarrik"

Erabiltzailearen aurpegia

Medikuntza naturala edo tradizionala?

Zertarako balio du homeopatiak? Eta, osteopatiak? Egia al da gizakia ilargian izan zela? Zalantza horiek argitzera edo, behintzat, horretaz argi eta garbi hitz egitera dator Escépticos saioa.

Luis Alfonso Gamez kazetari zientifikoak aurkezten duen saioak gai konplexuak izan daitezkeenak modu labur eta garbian kontatzen dizkigu. Mundu osoari hitza ematen dioten kontakizunak dira. Jende profesionalak, Unibertsitateko ikasleek eta DBHko ikasleek beraien iritziak emango dizkigute.

ETB2n aurkeztu ditu Escépticos saioak bere lehen bi kapituluak. Medikuntza mota ezbedinen ingurukoa bata eta gizakia ilargira pausatzearena bestea. Gai konplexuak modu zientifiko baina erraz batean ulerterazteko helburua duen programa honek, telebistak duen eskaintza zabalduko digu. Telebistak emandako programa eta genero eskaintzaz nazkatuta daudenentzat saio aproposa. Entretenitzea beharrezkoa da bai, baina telebistak ere ikasteko aukera ere eman behar digu eta saio honek bete-betean asmatu du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa