Denbora horretan telebistaz dakien guztia ikasi duela esan du aktore eta aurkezleak. Facebookaren bitartez agurtu nahi izan ditu zale guztiak, Vaya Semanita-n aukerarik ez baitu izan. Agur Vaya semanita dioen gutun berezi batekin agurtu da aktorea eta saiotik at egotearen arrazoiak ez ditu zehaztu: "Hobe da zergatiaz erabakia hartu dutenei galdetzea, neure bertsioa eman banezakeen ere".
Lankideak faltan igarriko dituela ere aipatu du. Hala ere, ez da izango bakarra, lantaldearen %90 ez baita egongo.
Plantilaren berrikuntzaz gain, saioa ere aldatuko dela iragarri dute. Ez da elkarrizketa tarterik egongo eta platoa ere desagertuko da.
Esketxak izango dira protagonistak.
Orain, jende berriari ongietorria emateko ordua da, eta, noski, Andoni Agirregomezkorta eta gainontzeko lankideak agurtuko ditugu.
Urte hauetan lan bikaina egin dute eta etorkizunean, beste proiektu batzuetan bada ere, ziur naiz telebistan ikusiko ditugula.