Jendea edozer gauza egiteko gai da promozionatzeko. Askotan ikusi izan ditugu famatuak aldizkarietako portadan, oso sentsual; baina Ashton Kutcher aktorea haratago joan da; telebistan zuzenean biluztu da.
Dos hombres y medio telesaileko protagonista berria da Kutcher. Charlie Sheen aktore polemikoak telesaila utzi zuen eta zerbait erakargarria egitea beharrezkoa zen audientzia mantentzeko. Horixe okurritu zitzaion Demi Moore-en mutil lagunari: Ellen Degeneresen tv-showan biluztea. Estatu Batuetako audientziak hankaz gora jarri eta mundu mailan trending topic bihurtu zen Twitterren.
Ez da biluztu den ospetsu bakarra izan. Heidi Klum modeloa ere biluztu zen. Biek lortu dute beraien helburua; beraz, ez gaitezen harritu datozen urteotan telebistako jendea edozein momentutan biluzik ikusten badugu. Hala ere, ez dakit promozionatzeko modu honekin ospetsuen xarma hori ez ote den galduko; edo erakargarriagoa izango dira, batek daki. Beste ezer arrarorik egiten ez duten bitartean, gu pozik.