Aspaldian ikusitako ataririk interesgarriena iruditzen zait. Kultura, tendentzia berriak eta bizitzeko ohitura berriak erakusten dizkigute bertan.
Bartzelonatik datorren proposamena da hori. Erreportajeak dira eduki nagusiak eta elkarrizketaz betetako kontakizunak dira.
Elkarrizketa horiek mundu osora zabaltzeko asmotan, erreportaje guztiak azpitituluekin datoz, gazteleraz eta baita ingelesez ere.
Atari sinplea eta garbia; ideia interesgarri ugariz beteta eta kulturari garrantzia ematen dion katea. Kontuan izanda kulturarekiko interesa galtzen hasi dela, horrelako atari batek kultura hori berpiztea lortzen jakin du. Askok ezagutzen ez ditugun tendentzia berriak ezagutarazteko prest daude; esaterako, Berlingo Cookies Cream jatetxea, Bartzelonako SWAB munduko argazki galeria edota coolhunterrak.
Beste behin konturatu gara telebistaren etorkizuna Interneten dagoela eta kataluniar hauek ondo jakin dute etekina ateratzen aukera honi.