"Programazio berria"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko ira. 8a, 02:00

Askok garai honetan oporrei agur esan behar diegu, baina ongietorria emateko unea ere iritsi da.

Telebistako parrila berriari, hain zuzen ere. Estreinaldiak ez dira faltako aurtengo ikasturtean, ez horixe. Edozeinentzat eskainitakoak izango ditugu. Aspertzeko unerik ez dugu izango, beraz.

Gasteizen aurkeztu dira aurten ere estreinaldi berriak. FesTVal telebista eta irrati jaialdian aurre-estreinaldiak ikusteko aukera izan dugu. Jaialdiaren hirugarren edizioan umorea izan da gai protagonista eta horixe islatuko da datorren ikasturtean ere gure telebistan. Umorea gustuko baduzu zortekoa zu. El club de la comedia, Museo coconut edota El hormiguero izango ditugu, besteak beste. Klasikoekin ere ez gara aspertuko: Cheers telesail klasikoa bueltatuko da; Goenkale, noski, ez dugu ahaztuko eta umorez betetako klasiko bat ere astero gure telebistan: Vaya semanita.

Ez dago aitzakiarik, beraz, aurten ere gogotsu hasi beharko dugu ikasturtea. Telebistaren konpainiarekin iraileko etsialdia alde batera uzteko aukera izango dugu behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak