Surfaren inguruko saio bat laster gure pantailan: emaitza onak emateko aukera dauka, eta eusko labela duen saio batetaz ari bagara, are gehiago.
Euskaldunok baditugu kultura honen enbaxadorerik onenak; tartean, Aritz Aranburu. Orain, zarauztarraren talentua gertutik ikusteko aukera izango dugu. Surflari ona izateaz gain, irakasle ona ere badela erakustera dator telebistara.
Datorren urtera arte itxaron beharko dugu. Antena 3ren NITRO katean, gizonei zuzendutako katean, emitituko dute Cracks del surf eta oinarria surf eskola bat da. Bertako ikasleak, noski, lehiakideak. Eta irakasleak punta-puntakoak: Aritz Aranburu zuzendari lanetan eta Ibon Amatriain entrenatzaile gisa.
Aitortu beharra daukat surfaz ezer gutxi dakidala, baina interesgarria izango da zappingean Zarauzko edo Bakioko hondartzak ikustea, euskal surflari onenek surf egiten nola erakusten duten bitartean.