Bidaietako agentziak, kasu, edota freskagarrien iragarkiak ere ugariagoak izaten dira.
Nahiz eta batzuetan nazkatuta amaitzen dugun horrenbeste iragarkirekin, alde onik ere badute: iragarkien ondotik entzun ditzakegun kantuak, besteak beste.
Ziurrenik gogoan izango duzula udan emititzen ari diren iragarkiren baten kanturen bat edo beste. Garagardo famaturen baten irudiak ikusten ari garen bitartean, udan gaudela gogorarazten dizkiguten doinuak entzuten ditugu. Hondartza, eguzkia, jai giroa... plazer bat.
Gainera, udako kantuak bihurtzen dira sarritan, eta abestiarekin gehienetan akordatuko gara. Bestela, nork ez ditu gogoan 1998ko Geropa edota Happy world kantuak? edo berriagoa den The Triangles taldearen Applejack abestia?
Asko dira aurtengo udako kantua izateko aukerak dituzten iragarkiak. Orain, norberak aukera dezala gustukoena. Nik, momentuz, beraiekin disfrutatzen jarraituko dut.