"Gora, San Fermin!"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko uzt. 13a, 14:09

Sanferminak! Iruñea, Lesaka, Pasaia… zuri-gorri jantzita daude.

Baina ez dira bakarrak. Telebista ere zuri-gorri ikusiko dugu uztailaren 14ra arte. Sanferminak mundu mailan ezagunak dira eta telebistako kateek ondo dakite hori. Txupinazoa, entzierroak, jendea festan… guztiaz disfrutatuko dugu etxetik mugitu gabe.

Safermin garaian telebistak garrantzi handia hartzen du eta jende ugari entzierroa ikusteko altxatzen da goizero. Horretaz arduratu izan da orain arte TVE katea; berak du entzierroen esklusiba.

Baina euskal kateek ere jai horiei jarraipena egin nahi izaten diete, eta, entzierroa ikusteaz gain, festa giroa ere ikus dezakegu bertan. ETBn, goizetan, berriemaileak zuzenean Iruñetik, Euskadi Directo saioko lantalde gehiena ere Iruñetik, arratsaldean Iruñeko kaleak zuzenean eta gauetako albistegietan eguneko laburpena, entzierroak eman duen guztiarekin. Uztailaren 7tik 14ra ez zaigu ahaztuko sanfermin garaian gaudela; telebista arduratuko da horretaz. Sanferminak arrakastatsuak baldin badira, audientzietan ere nabarituko da, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak