"Goenkalez blai"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko eka. 30a, 02:00

Norbaitek telesail bat aipatzeko eskatuko baligu, ziur aski, gehienok Goenkale esango genuke.

Uztailaren 5ean bukatuko da hamazazpigarren edizioa eta urrian bueltatuko dira. Baina, Goenkale-ren jarraitzaileak pozik egon daitezke. Uda honetan, Goenkalez blai telebista saioa ikusi ahal izango dugu eta. Maria Cruickshank aktore oñatiarrak aurkeztuko du saioa eta Goenkale telesailaren ibilbide luzea laburbilduko dute bertan.

1994.urtean hasi zen telesaila, beraz, oroitzapenak eta anekdotak ugariak dira. Telesailaren edizioak banan-banan aztertuko dituzte eta, bitartean, garaiz garai munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari zena ere kontatuko digute.

Interesgarria izango da aspaldian ikusi ez ditugun aktoreak ikustea eta euren iritzia ezagutzea. Baina, interesgarriagoa izango da urtez urte Goenkale-ren laburpena egiten duten heinean, munduan eta, batez ere, Euskal Herrian garai berean zer gertatzen ari zen ezagutzea. Maria Luisaren heriotza ikusten ari ginen bitartean zer gertatzen ari zen munduan? Zenbat aldatu da Goenkale lehen ediziotik? Eta mundua?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak