Ainhoa Vitoria: "Pretty Woman"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko eka. 9a, 02:00

Julia Roberts-en barre distiratsuak eta Richard Gere-n dotoretasunak arrasatu egiten dute telebistan.

Joan den igandean 3,5 milioi pertsonak ikusi zuten Pretty Woman.

Garai honetan telebista munduan audientziak dira errege eta TVE kateak jakin badaki  zein den arrakastaren giltza. Igande arratsaldean Pretty Woman emititzea erabaki zuten eta bete-betean asmatu zuten. Argi dago oraindik ere film klasikoak audientzietako izarrak izaten jarraitzen dutela.

Plana ezin hobea da: palomitak hartu, sofan eseri eta filma ikusi. Baina egia esan behar bada, nahiko aspertuta gaude igandeko betiko filmekin. Beste aukera batzuk ere badira. Eta merezi duten filmak ere asko dira. Betiere kalitate minimo bat izaten badu, ez zaigu axola pelikula bera hamar mila bider ikustea. Dialogoak buruz dakizkigu eta hurrengo eszena zein den ere badakigu. Ez gaitu aspertzen. Behin eta berriz, eszena berdinek hunkitzen gaituzte eta, berriz ere, hunkitzeko prest gaude. Ikus-entzuleak bere iritzia eman du eta, oraingo honetan ere, klasikoek irabazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak