Ainhoa Vitoria: "OPRAH 25 urtez"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko eka. 2a, 02:00

Forbes aldizkariaren arabera, XX. mendeko emakume afroamerikar aberatsena da Oprah Winfrey.

25 urte bete ditu Estatu Batuetako The Oprah Winfrey Show telebista saioa aurkezten.

25 urte Estatu Batuarren arratsaldeak betetzen.

Oscar saria irabazteko izendatua izan da eta Emmy sariak ere baditu.

The Oprah Winfrey Show historiako lehen talk show-a izan da eta historian gehien ikusi dena, gainera. Baina Oprah nekatu egin da eta beste proiektu batzuetan pentsatzen hasi da. Agurrak ere ospatzeko modukoak direla erakutsi du eta, horregatik, Estatu Batuetako hainbat ezagun gonbidatu zituen bere festa erraldoira. Ez zen inor falta: Madonna, Michael Jordan, Stevie Wonder, eta Aretha Franklin, besteak beste. Gonbidatuen zerrenda izan daiteke bere influentzia nolakoa den ikusteko modurik aproposena.

Festa ospatu ondoren, maiatzaren 25ean amaitu zen The Oprah Winfrey Show. Askok faltan botako dute  hemendik aurrera Oprah baina berak argi esan zuen: "Ez dut agur esango, gero arte baizik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak