... baina, aspaldi honetan protagonistak beste batzuk dira. Gu geu, alegia. Ikuslea.
Orain arte, publikoa lehiaketetan bakarrik ikusi dugu; egun, publikoaren bizitza ere ezagutzen hasi gara. Horren aitzindaria Cuatro telebista kateko Callejeros izan da. Bertatik, formatu bereko beste saio batzuk agertu dira: Españoles en el mundo edota Objetivo Euskadi. Horrelako programek izandako arrakastaren ostean, kate guztiak antzeko formatuak egiten hasi dira: Quien vive ahí, Bares qué lugares, Callejeros viajeros, eta udarako formatuak ere bai: Ola ola saioa, adibidez.
Saio horiek guztiek pertsona anonimoen bizitzan kuxkuxean ibiltzeko balio dute, atzerrian ditugun lagunak ere bisitatzen ditugu etxetik mugitu gabe.
Gizakia kuxkuxeroa da eta kuxkuxean ibiltzea ez da inoiz hain erraza izan. Horrelako saioekin jendearen pribatutasuna murrizten ari da, baina, dirudienez, ez zaigu gehiegi axola. Gainontzekoen bizitzan sartzen garen bitartean, gu gara protagonistak.