Ainhoa Vitoria: "Zinemateka"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Vitoria 2011ko mai. 5a, 16:58

Aspaldi honetan telebistan zaila izaten da kulturari tartea egiten dioten saioak ikustea.

Hala ere, hasi dira poliki-poliki horrelako saio bakan batzuk euren zuloetatik irteten eta euren espazioa bilatzen. Bestelako saio batzuk posible direla frogatzera datoz. Horien artean, Zinemateka zine-saioa. Zine onena, jatorrizko hizkuntzan (azpitituluekin nahi izanez gero) eta, gainera, adituen iritziekin. Horiek guztiak biltzen ditu Zinemateka telebista saioak ostegunero ETB3-n.

Hori gutxi balitz, aste horretan emititutako filmari buruzko iritziak emango dizkigun aditu talde bat ere badago. Adituen artean, aktoreak, zine zuzendariak, edota gidoilariak besteak beste. Zinearekin ikasi nahi dugu eta zinearekin ikasteko aukera ematen digu saioak.

Audientziak protagonistak diren telebista garai honetan, urtebete bizirautea lortu du Zinemateka-k. Baina, biziraun bakarrik ez; zulo ilun horretan argi izpiak ere aurki ditzakegula erakutsi nahi izan du. Beste aukera bat zine onenaz ikasteko zineaz disfrutatzen dugun bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak