Eta Internet da telebista horren jatetxea. Edukiei, kasu honetan, plater deituko diegu. Orain arte, asteko menuarekin disfrutatzen genuen eta orain, kategoriaz aldatu dugu: karta eta guzti, aizu!
Joan den hilabetean RTVE kateak RTVE a la carta estreinatu zuen Interneten. Dituen telesail, programa eta albistegi guztiak nahi duzun momentuan ikusteko aukera. Jatetxe bateko lehen platera albistegi bat, bigarren platera aukeratzerakotan telesail bat eta postrerako kontzertu onenak utziko ditugu.
Eskaintza hori ematen digu Conciertos Radio 3 programak. Kontzertu onenak edozein momentutan ikusteko aukera: Anni B Sweet eta Arizona Baby, besteak beste. Baina euskaldunak ere bai. Oreka TX eta Berri Txarrak, tartean.
Hemendik aurrera, kontzertu bat ikusteko pijama bat eta palomitak beharko ditugu. Internetek eskaintzen duen karta honek bapo bazkaldu dugula sentitzearen plazerera eramango gaitu. Orain ez dago aitzakiarik. Orain, etorkizuneko karta honi esker, kontzertuak postrerik onenak.