Bi urte daramatza Auzoko proiektuak Eskoriatzan martxan eta guztira hamar herritan dagoen egitasmoa da: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola, Oñati, Azpeitia, Azkoitia, Ibarra , Donostian eta Eskoriatzan bertan.
Auzoko elkarbizitza aniztasunean, eta euskara oinarri izanik, eraikitzen duen proiektua. Honetan, herriko jende ezberdina batzen gara, euskaratik urrin zein hurbil bizi garenak, eta euskara bitarteko, une, jolas, dinamika eta esperientzia ezberdinak partekatzen ditugu.
Gurean badira hamaika hizkuntz eta kultura, eta guzti hauek bat egingo dute Eskoriatzan zapatuan, maiatzaren 23en. Ikasturteari amaiera emateko eta herri desberdinetako taldeak elkartzeko antolatzen da Auzoko Jaia. Aurten topaketa hori Eskoriatzan egingo da eta aurrez aipatutako herri guztietako taldeek bat egingo dugu bertan, plazara gerturatzen diren herritarrekin batera.
Ilusioz beterik gaude horrelako aukera baten aurrean. Hamar herritako eta hamarnaka herrialdetako lagunak elkartuko gara, kultura eta jatorrizko hizkuntza ezberdinen topagune izango den ekintza honetan. Guztiok asmo eta gogo berdinek batzen gaitu: elkar ezagutzeko nahia eta, batez ere, euskaraz bizitzeko gogoa.
Aurreiritziak alde batera utzi eta jai giroan elkarrekin dotore pasatzeko aukera duzu Eskoriatzan. 11:30etan hasiko da jaia herriko plazan. Hasierako ekitaldiaren ondoren, Auzokoko dinamikak egiteko aukera izango dugu eta ostean, Auzokoko kideek gertatutako munduko janari paregabeak dastatuko ditugu. Jaia amaitzeko plaza dantza saio paregabea izango dugu, musika ezberdinak tarteko.
Jai osoan zehar, haurren txokoa egongo da plazan, tailer ezberdinekin. Bertara hurbiltzen diren haurrek, munduko maskarak, kariokak eta apaingarriak egiteko aukera izango dute Txirikila Haurren Aisialdi Elkartearen eskutik.
Elkarbizitzarako ezinbestekoa da elkar ezagutzea, eta bide batez disfrutatzea!! Animatu eta hurbildu AUZOKO JAIRA. Zain egongo gara eta!!!