Henna tailerra, te tailerra eta idazkera arabiarreko tailerrak antolatu genituen, eskoriatzar guztiek arratsalde on bat pasatzeko asmotan. Sortutako giroa oso atsegina izan zen eta hurbildutakoei ere tailerrak oso interesgarriak iruditu zitzaizkien. Parte-hartzea oso ona izan zen eta tailerretara adin tarte ezberdinetako eskoriatzarrak gerturatu ziren: haurrak, gazteak, helduak...