Aurreko ostiralean, emakumearen egunaren aitzakiarekin, bingo eta te hartzea antolatu genuen auzoko egitasmoko emakume taldetik. Kultur etxera 25 emakume eta 6 haur hurbildu ginen elkarrekin tarte ederra pasatzeko asmoz. Gerturatutakoen artean, Sahara, Pakistan, Maroko, Rift, Andaluzia, El Salvador eta Euskal Herrian jaiotako emakume Eskoriatzarrak izan ginen, gogotsu eta ilusioz beterik.
Elkar ezagutzeko dinamika batekin hasi genuen saioa. Honen ondoren herrialde ezberdinetako janari eta te ezberdinak probatzeko aukera izan genuen: Pakistaneko te beltza eta postreak, arroza eta kebab tortak, Saharako te berdea, Marokoko ogitxoak eta tarta... Tripa bete eta gure artean nahikoa hitz egindakoan bingo jolasari ekin genion giro paregabean!!
Hurbildutakoak dotore ibili ginen eta balorazioa oso positiboak izanik, errepikatzeko deseatzen gaude asko!!
Mila esker gerturatu zinetenei eta laster berriz elkar ikustea espero dugu!