Auzoko emakume taldeko merienda ederra izan genuen aurreko ostiralean, hilaren 24ean. Auzoko emakume taldean parte hartzen dugunak batu eta arratsalde ezin hobea pasa genuen.
Astero Auzokon egiten ditugun dinamikez aparte, Saharako tea probatzeko aukera izan genuen eta tripa betetzeko, bizkotxo paregabea eta Marokoko beghrir-ak dastatu genituen.
Ederto ibili ginen mahai betearen bueltan eta laster errepikatzeko asmoarekin gabiltza. Bitartean, gogoratu emakume taldea OSTEGUNERO 11tan batzen dela, Kultur Etxeko lehen solairuan.
Animatu eta hurreratu auzokora!!!!