Aurtengoan ere elkarlanean ekin dugu ikasturtea, urteroko zita diren Jubilatuen Eguna zein eskolako jaiaren antolaketan, eta era berean erantzungo diogu esku artean dugun erronkari, 2020ko Debagoieneko Trikitixa Eguna antolatzeko lekukoa gurean baita.
Egun polita eta parada bikaina, trikitixak batzen gaituen bailarako bizilagunak ezagutzeko. Ilusioz eta gogotsu gaude desafioari aurre egiteko, baina oraingoan ere herriko talde zein norbanakoen elkarlana beharrezkoa izango dugu, elkarlana baita talde txikiek bultzatutako ekimenen ardatza.
Bide batez, mila esker orain arteko Trikitixa Eskolako ekintza, proiektu zein erakustaldietan gurekin batera elkarlanean aritu zareten denoi!