Txikitako oroitzapenak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Txintxurreta 2016ko irailaren 25a

Gogoratzen dut umea nintzenean nola Bergarara joan nintzen parte hartu behar nuen lehenengo Haur Dantzarien Egunera.

Urduri nengoen, baina primeran akordatzen naiz bazkaltzeko nire lagun Maddi eta biok etxean hartu gintuen familia, perikitoa eta guzti zuten! Esperientzia oso politak bizi izan genituen euskal dantzei esker. Orain, orduko ikasle ugari irakasle lanetan dabiltza eta pozgarria da domekan Oñatin 650 ume dantzari zein pozik elkartu ziren ikustea. Beste 150 lagun ibili ziren arduradun eta laguntzaile lanetan.

Zorionak hori posible egin zenuten guztioi, euskal dantzak gure kulturaren parte izan daitezen lanean jarraitzen duzuen guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak