Eskerrik asko kantarizaleoi!

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Txintxurreta 2016ko apirilaren 16a

Bukatu ditugu Kantari karaoke ikuskizuneko grabazioak.

Izugarria izan da aurtengoa, marka guztiak hautsi ditugu eta 1.000 gaztetxo debagoiendarrek euren kanturako eta dantzarako abileziak erakutsi dizkigute herriz herri. Eskerrik asko, bihotzez, banan-banan, modu batera edo bestera Kantariren parte izan zareten guztioi. Ilusioa, poza eta lanean jarraitzeko indarra eman diguzue, beste behin.

Jarraitu euskal abestiak entzuten eta abesten, eta, noski, horiekin gorputzak mugitzen. Segi dezala Kantari festak bakoitzaren etxean, Goiena telebista piztuta, gure gaztetxo kantariekin batera, ondo pasatuz eta bazterrak alaituz! Aurrera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak